XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zergatik ari zara mutila horrela jotzen? -galdegin zuen.

Okonkwok ez zuen erantzun.

Baina libre utzi zuen Nwoye.

Korrika irten zen hau aitaren txabolatik.

Ez zen gehiago etxera itzuli.

Elizara joan zen zuzenean.

Etxetik alde egina zela esan zion Kiaga jaunari, Umuofiara joateko asmoa zuela.

Umuofian misiolari zuriak eskola irekia zuen, kristau gazteei irakurtzen eta idazten irakasteko.

Nwoyek Umuofiara joan nahi zuela jakin zuenean, oso poztu zen Kiaga jauna.

Eta Nwoye bera ere pozik zegoen, aitarengandik urrutira zihoalako.

Denboraldi bat pasatu eta gero itzuliko zen amarengana eta anai-arrebengana, hauek ere erlijio berrira erakartzeko èrakarri: atraer.

Nwoyek etxetik alde egin zuen gauean, txabolan eserita geratu zen Okonkwo eta horrela pasatu zuen gau osoa.

Sutara begira egon zen, pentsakor Nwoye eta erlijio berria zituen gogoan.

Bapatean, haserretu egin zen berriro.

Elizara joan eta kristau berri guztiak hiltzeko gogoa etorri zitzaion.

Baina hobeto pentsatu zuen gero: ez zuen merezi Nwoyegatik borroka egiteak.

Baina, baina, galdegin zion bere buruari, zergatik tokatu ote zait niri horrelako seme txar eta ahula àhul: débil?

Zergatik utzi ote ditu herriko jainkoak?

Zer arraiotan dabil nesken moduan hitz egiten duten gizon ahul horiekin?

Bere aita Unokaz gogoratu zen bapatean Okonkwo.

Oso ahula zen Nwoye.

Neska ematen zuen.

Aitona bezalakoa zen.

Nwoyeren adina nuenean, pentsatu zuen Okonkwok, famatua nintzen ni Umuofia osoan, bai borroka-jokoan eta bai ehizean ere.

Eta horrelako seme ahula tokatu behar.

Tristetu egin zen Okonkwo, hori gogoratzean.

Tristetu eta lotsatu.

Etxetik joana zen, ordea, Nwoye eta ahaztu egin behar zuen Okonkwok.

Bazekien ez zuela semea berriz ikusiko